natur3

 

Gluzidoak

Page history last edited by Anonymous 3 yrs ago

Gluzidoek konposatu talde bat osatzen dute eta oso ugariak dira organismo bizi guztietan. Batzuek zenbait egituratan hartzen dute parte, adibidez, mintzetan eta hormetan; beste batzuk berriz, erregai metaboliko garrantzitsuak dira. Gehienak uretan disolbatzen dira. Gluzidoen propietate biologikoak ondo aztertzeko , euren molekulen ezaugarri kimikoak ezagutu beharko ditugu. Atomo baten posizioan aldaketa txiki bat egonez gero, agian propietate garrantzitsu bat eskuratuko da eta horrek bizi funtzioko mekanismo konplexuak hobeto ulertzen lagunduko digu.

 

Sailkapena:

Gluzidoek funtzio biologiko desberdinak dituzte, besteak beste, energi iturri eta erreserbako iturri garrantzitsu bezala.

Arruntenak monosakaridoak dira. Beste gluzido guztiak monosakaridoen unitate bi edo gehiago batuz sortzen dira.

Gluzidoak honela sailkatzen dira:

 

1. Monosakaridoak: Arruntenak dira eta ezi dira unitate bakunagotan banandu.

2. Disakaridoak: Bi monosakarido unitatez osatzen dira.

3. Oligosakaridoak.

4. Polisakaridoa.

 

atzera

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.