Sarrera
Lipidoek konposatu multzoa osatzen dute. Horien molekulak katea hidrokarbonatu luzez osaturik daude eta horiei beste atomo talde batzuk gehitzen zaizkie. Egitura hori dela eta, ezin izaten dira disolbatu uretan, eta berezitasun horrek bizitzarako oinarrizkosubstantzia bihurtzen ditu, batez ere “nuga” efektuaren ondorioz: Zelula batean sartzen edo bertatik irteten den guztia hesi bat (zelularen mintzen lipidoek osatua) igaro behar izaten du.
Beharrezkoak dira garapen biologikorako; baina, gehiegi egonez gero, arazo larriak sor ditzakete gizaki bizidunetan, adibidez, gure gfaraian hain arruntak diren gaixotasun kardiobaskularrak.
Sailkapena eta funtzioak
Lipidoak kate hidokarbonatu luzeen bidez osaturik daude. Kate hauetara beste osagai aldakor batzuk egoten dira elkartuta, esaterako, fosfato taldeak, alkohola, aminak, monosakaridoak, etab.
- Ezaugarri garrantzitsuenak: Disolbaezinak dira uretan eta disolbagarriak disolbatzaile apolarretan. Katea hidrokarbonatuek ez dute polaritaterik eta beraz, oso hidrofoboak dira. Honek azaltzen du lipidoek zelulen inguru urtsuan duten jokabide berezia.
- Konposatu organiko murriztuak dira; hori dela eta, energia kimiko ugari duter; oxidazioz ateratzeko modukoa.
Lipido batsuek mintz zelularraren oinarrizko egitura osatzen dute. Gainera, propietate hidrofoboari esker, lipido batzuek orrien, lumen , ileen edo exoeskeletoaren babes estalkiak osatzen dituzte.
Energia kimiko handia dute eta horrek azaltzen du lipido batzuk erreserbarako biltegi eta energia garraiatzeko modu garrantzitsuak izatea. Bestalde beroaren eroale tarrak direnez, animali askoren azal azpiko lipido pilaketak isolatzaile termiko eraginkorrak dira.
Sailkapena
atzera
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.