Sarrera
Urak bizian duen garrantzia aztertzean, izaki bizidunen masaren zatirik handiena dela konturatzen gara, %70 gutxi gora behera.
Organismoetan duen jarduera fisiko-kimikoa hain denez indartsua, ezin daiteke bizia urik gabe ulertu.
Eraketa
Ur molekula bat hidrogeno atomo bitara loturiko oxigeno batez ostua dago. Lotura hauek 105ºko angelua izanik.
Ezaugarriak
Molekula polarra da ura, oxigenoa karga positiboa du eta hidrogenoak karga negatiboa. Polaritate honi esker ur molekulen arteko kohesio handia sortzen da.
-Propietate nagusiak:
A) Disolbatzeko gaitasun handia: Ura disolbatzaile ia unibertsala da. Hau da, konposatu ioniko edo polarra uretan sartzen badugu, ur molekulek ioi edo polo bakoitza inguratuko dute, alderantzizko karga duten aldeekin.Ondorioz, banaketa bat sortzen da ur masaren hedadura osoan, hau da, benetako disoluzioa gertatzen da.
B) Erreaktibitate kimikoa: Uretan molekula asko daude pilaketa handietan eta, beraz, horiek erraz erreakzionaten dute euren artean. Molekula polar edo ionikoak disolbatzean, urak elkarrekintza elektrostatikoak eta hidrogenosko loturak ahultzen ditu.
C) Bero espezifiko handia: Zera da: sustantzia horretako gramo baten tenperatura ºC1ean handitzeko behar den bero kantitatea (kalorietan neurtua)
D) Lurrinketa bero handia: 100ºCtik gora gas egoeran agertzen zaigu ura.
E) Solidotzea tenperatura atxikia: 0ºC azpitik uraren solidotzea ematen da.
F) Dentsitatea: Urak dentzitate aldaketa bitxia dauka. Gehienezkoa 4ºCtan da eta, hori dela eta, egoera likidoan izotza baino dentsoagaoa da.
atzera
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.